Gaur ez gaituzue klasean ikusi gure photostory-ren zati garrantzitsu bat egitera joan baikara. Argazkiak ateratzera joan gara hauen bitartez egingo bait dugu gure istoria. Argazki ia denak kalean atera ditugu eta gutxi batzuk barrukaldean. Hau komeriak!!!traste guztiekin gora eta behera ibili gara gaurko egun hotzean.Eskerrak ez digula aurreko egunetako eurijasarik egin. Barre ugari egin dugu mozorroak zirela eta jendea begira zegoela...alegia...a lifetime experienceeee...Hasieran, taldeko baten bat ez zegoen oso konbentzituta aktore lanak egiteko ideiarekin baina azkenean aitortu digu inbidia ta guzti sentitu duela gu gisa honetara ikusten. Hala eta guztiz ere, irteera hau egiteko dena oso ondo antolatua eraman dugu: batetik, istoria asmatu, gidoia idatzi, story board-a marraztu eta gero irteera ondo antolatu. Irteera antolatzeko beharrezkoa genituen objetu (jantziak, accesorioak, objetuak....) guztiak biltzeko antolatu, lokalizazioak zehaztu eta leku bakoitzean atera beharreko argazkiak nolakoak izango ziren orri batean ondo zehaztuta jarri genituen denbora aurrezteko eta samurragoa egiteko. Hemen dituzue gure super photostoryaren zizka-mizka batzuk.
Trip to Dublin
Hace 15 años
No hay comentarios:
Publicar un comentario