Gaurko klasean teknologia berriek sortutako adikzioen inguruan jardun gara gure hurrengo proiektuarekin kontaktuan jartzeko. Lehenengo, Nerek moodlen plataforman youtube tik igotako bi bideo ikusi ditugu eta hauen bitartez klasean debatea sortu dugu. Hemendik espero dugu gure lanerako ideia berriak sortzea. Debate horretan iritsi garen ondorioetako bat da, teknologia berriak ez dutenean espero bezela funtzionatzen, gure stress eta frustrazio guztiak hauen kontra kanalizatzen ditugula. Eta honetaz hitz egiten ari ginen bitartean etorri zait burura, gaurko entregatu behar genuela "photostory"aren emaitza eta oraindik ezin izan dugula gure lana Cd.batean gorde. Momentu horretan konturatu naiz ez dela beharrezkoa horregatik frustratzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario